XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

38 / OSTIRALE SANTUA Honela gertatu zen Jesusen heriotzea.

Jondone Markoren Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Pontzio Pilato gobernaria-rengana eraman zuten Jesus.

Gobernariak, Jesus libre utzi nahi zuela, esan zuen, baina herriak Hil hori!, hil hori! deihadar egin zuen.

Gobernariak, Jesus eramaten utzi zien soldaduei, eta hauek masailekoak eman zizkioten eta listua bota.

Gero Buruhezur muinora joanarazi zuten.

Bidean, Zireneko Ximun, afrikarra, idoro zuten eta Jesusi gurutzea eramaten laguntzera behartu.

Buruhezur muinora heldurik, gurutzean josi zuten soldaduek Jesus.

Ondoren, jendea heldu zen, Jesusi iseka egitera.

Denbora luzean egon zen Jesus zintzilik; hanartean, otoitz bat esan zuen goraki: Zergatik utzi nauzu, Aita? Hain hurrun al zaitut enegandik! Zatoz laster, sokorri nazazu, ona bait zara eta sekula ez nauzula utziko ba dakit.

Hau esanda, zendu (hil) egin zen Jesus.

Dena ikusten zegoen ehuntaria, eta esan ere egin zuen: Iñolaz ere, Jainkoaren Semea huan gizon hau!.

Handik ez oso urruti, emakume batzu zeuden, Jesusi beharretan lagundu izan zioten emakumeak.

Hauek ere ikusi zuten gertatutako guztia.